ETORKIZUN JASANGARRI BATERAKO HEZKUNTZA

Ongi etorri Ikastetxe Jasangarriagoak Ingurumen Hezkuntza Kanpainara, zementu fabriken inguruan dauden ikastetxeetako lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako neska-mutilei zuzendua dagoena.

Ikastetxe Jasangarriagoak kanpainaren helburua hezkuntza komunitate osoa kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, neska-mutiletatik hasita, klima aldaketaren arazoen eta ohitura jasangarriak sustatzearen inguruan.

HEZKUNTZA

Klima aldaketaren eta jasangarritasunaren inguruan heztea.

SENTSIBILIZAZIOA

Klima aldaketaren arriskuei buruz sentsibilizatzea.

KONTZIENTZIAZIOA

Ingurumen kontzientzia bat sustatzea eta arazo horiei aurre egiteko bakoitzak egin dezakeenaren inguruan hausnartzea.

MOTIBAZIOA

Planetarekiko jasangarriagoak diren ohituren bideari ekitea.

NOLA GARATUKO DA HEZKUNTZA KANPAINA?

Jarduera erabat doakoa da zementu fabriken inguruan dauden ikastetxeentzat.

Irakasleen eta familien eskura jarriko ditugu zenbait baliabide eta hezkuntza material interaktibo baliagarri, talde pedagogiko espezializatu batek diseinatu dituenak eta jolasaren bidezko ikaskuntzan oinarrituta daudenak.

Ikasgelan egingo den saio bat izango da, jarduera oso modu jostagarrian dinamizatuko duen ingurumen hezitzaile espezializatu baten eskutik.

Gure metodologia hezkuntza arloko berrikuntza eraginkorrenetan oinarritzen da, hala nola gamifikazioa eta ikasleen parte hartze aktiboa.

HEZKUNTZA KANPAINA HONEKIN BENETAKO ALDAKETA BAT BULTZATU NAHI DUGU, GIZARTE JASANGARRIAGO BAT LORTZEKO.

MATERIALAK ETA HEZKUNTZA BALIABIDEAK

Atzitu prestatu ditugun hezkuntza materialak, aurrean dugun eta guztion artean gainditu behar dugun erronkari buruzkoak: klima aldaketaren aurkako borroka.

Material hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galizieraz eta ingelesez aurki daitezke.

LEHIAKETA “NIRE BELAUNALDIA, JASANGARRIAGOA”

NORK PARTE HAR DEZAKE?

2024 – 2025 bitartean eta lehiaketa amaitu arte, CEMA Fundazioaren ingurumen hezkuntza kanpainan parte hartu duen ikasgela.

NOLA PARTE HARTZEN DA?

Erraza da: bai ikastetxeetan, bai etxeetan egin daitezkeen jardunbide egoki, ekimen eta ohitura jasangarriei buruzko bideo bat prestatu behar duzue. Bidaltzeko epea 2025 ko maiatzaren 30 n amaituko da. Sormena eta originaltasuna baloratuko da.

ZER SARI IRABAZ DEZAKE ZURE IKASGELAK?

Ikastetxe onenaren bideoak 2.000 € irabaziko ditu nahi duen jarduera, zerbitzu edo hornidura batera bideratzeko.

Zuen bideoen zain izango gara!

ZURE OHITURAK ALDATZERA ANIMATUKO ZARA KLIMA ALDAKETA ETETEKO?

Ikastetxe Jasangarriagoak kanpaina hezkuntza komunitate osoa kontzientziatzeko helburuarekin jaio da: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeetako gainerako langileak.

ZERTARAKO KANPAINA HAU?

Klima aldaketa funtsezko elementu estrategikoa da zementuaren sektorearentzat. Horregatik, CEMA Fundaziotik abian jarri dugu Ikastetxe Jasangarriagoak kanpaina, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) garrantziaren inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatzeko eta planeta jasangarriago baterantz aurrera egiteko xedearekin.

Zehazki, gure eguneroko bizitzan ohitura jasangarriak hartzen baditugu eta jasangarritasunaren inguruan hezten badugu, zenbait GJH lortzen lagunduko dugu, besteak beste: