

ETORKIZUN JASANGARRI BATERAKO HEZKUNTZA
Ongi etorri Ikastetxe Jasangarriagoak Ingurumen Hezkuntza Kanpainara, zementu fabriken inguruan dauden ikastetxeetako lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako neska-mutilei zuzendua dagoena.
Ikastetxe Jasangarriagoak kanpainaren helburua hezkuntza komunitate osoa kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, neska-mutiletatik hasita, klima aldaketaren arazoen eta ohitura jasangarriak sustatzearen inguruan.

HEZKUNTZA
Klima aldaketaren eta jasangarritasunaren inguruan heztea.

SENTSIBILIZAZIOA
Klima aldaketaren arriskuei buruz sentsibilizatzea.

KONTZIENTZIAZIOA
Ingurumen kontzientzia bat sustatzea eta arazo horiei aurre egiteko bakoitzak egin dezakeenaren inguruan hausnartzea.

MOTIBAZIOA
Planetarekiko jasangarriagoak diren ohituren bideari ekitea.
NOLA GARATUKO DA HEZKUNTZA KANPAINA?

Jarduera erabat doakoa da zementu fabriken inguruan dauden ikastetxeentzat.

Ikasgelan egingo den saio bat izango da, jarduera oso modu jostagarrian dinamizatuko duen ingurumen hezitzaile espezializatu baten eskutik.

Irakasleen eta familien eskura jarriko ditugu zenbait baliabide eta hezkuntza material interaktibo baliagarri, talde pedagogiko espezializatu batek diseinatu dituenak eta jolasaren bidezko ikaskuntzan oinarrituta daudenak.

Gure metodologia hezkuntza arloko berrikuntza eraginkorrenetan oinarritzen da, hala nola gamifikazioa eta ikasleen parte hartze aktiboa.
Hezkuntza kanpaina honekin benetako aldaketa bat bultzatu nahi dugu, gizarte jasangarriago bat lortzeko.

MATERIALAK ETA HEZKUNTZA BALIABIDEAK
Atzitu prestatu ditugun hezkuntza materialak, aurrean dugun eta guztion artean gainditu behar dugun erronkari buruzkoak: klima aldaketaren aurkako borroka.
Material hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galizieraz eta ingelesez aurki daitezke.
ZURE OHITURAK ALDATZERA ANIMATUKO ZARA KLIMA ALDAKETA ETETEKO?
Ikastetxe Jasangarriagoak kanpaina hezkuntza komunitate osoa kontzientziatzeko helburuarekin jaio da: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeetako gainerako langileak.
ZERTARAKO KANPAINA HAU?
Klima aldaketa funtsezko elementu estrategikoa da zementuaren sektorearentzat. Horregatik, CEMA Fundaziotik abian jarri dugu Ikastetxe Jasangarriagoak kanpaina, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) garrantziaren inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatzeko eta planeta jasangarriago baterantz aurrera egiteko xedearekin.
Zehazki, gure eguneroko bizitzan ohitura jasangarriak hartzen baditugu eta jasangarritasunaren inguruan hezten badugu, zenbait GJH lortzen lagunduko dugu, besteak beste:





Informazio gehigarririk behar baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: info@fundacioncema.org



© 2022 | Todos los derechos reservados